XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko abendaren elez AjangizIgokunde (Asentzijo) Igaro dan 17'an goixeko seiretan erri onetako kanpayak bilin-bolaka ziraneko esan gendun beste urtietakuak baño gomutagarriaguak ixango dirala jayak.

Kanpa nagusijak esateban: Piñia... Piñia..; eskilloyak: Joan zan... joan zan...; eta txupinasuak: betikooo... betikooo...

Mezia.- Amarretan jaupa entzuten sartu giñian.

Eleixia ondo apainduta ikusi gendun.

Eleizkixuna gustiz ederra, baña bai Larra'ko karmeldar Aba Polentzi'ren txoniz edo sermoya be; eztogu entzun txadon onetan euzkera garbijan aren ekarrija daukonik.

Pozik urten giñan txadonatik.

Aurreskua.- Meza-ostian ogeta lau mutil armatu jantzirik urten ziran aurreskua egiten; beste larogei-eun neska begira.

Aurreskua egin eban Patxi'k eta ekarri eutsien emakume galanta.

Patxi'k be alan uste ixan ei eban eta ikusi ebaneko esan eban: ¡mutillak, larrei dok au goixerako!.

Amaitu zan, eta danok juan giñan bakotxa bere etxera jaten; oker diñot, gelditu ziran lau-bost erroskera, ta eskola-maixua, bertan bixi dalako.

Arratzaldian tanbolin txistu soñua entzun genduneko ¡gure anka-otsa! Jolastuten gabizala ikusi nituan Onaindia'tar Jon, Altube'tar Seber, eta Pertika'tar Jon, partikaretan eskuak sartuta itxel begira.

Uste dot esaten ebela: ¡O erri bedeinkatua, nor ixan leiteken emen jayo ta azija! ¡Gu Gernika'n piñetarren erdijan eta zuek Ajangiz'ko erri zuri argi garbijan!.

¡Gernika'n laño dagonian be zuen errijan eguzki ederra egoten da! ¡Gure erritarrak kaletarrak ixan arren eztira asko aispertuten, zuek baserritarrak zarie baña zeuen buruen jabe zarie!.

Illuntzijan, naikua jantza eginda, juan giñan eguberdiko ondakiñak jaten.

Poztasun atzetik atsakabia.- Igaro dan 10'an Jaunak bereganatu eban geure lagun abertzale Olaeta'tar Kolestin.

Berau ixan zan emengo abertzale zintzoen eta ziurrena, danok dakigu Arratzun zenbat negar erain otsien zorigaiztoko batzuk euren alde botua emoten ezebalako.

Etxatzu or damutuko, Kolestin.

Beren sendi edo familiari laguntzen dotsagu atsekabian.

G. B. Burgotxu.